Edukira joan

Goierriko Hitza

Idiazabal
2008ko urriak 11, Larunbata

;2008-07-06;KULTURA. Lehendabiziko Musika Eguna egin dute herrian

Lehendabiziko Musika Eguna egin dute herrian

Idiazabal Arratsaldean musika tresnen erakusketa egin zuten; tresnak ikusteaz gainera jotzeko aukera ere bazegoen.

estitxu imaz

Idiazabalgo musikariek musika ardatz hartuta hainbat ekitaldi antolatu zituzten atzo arratsaldetik gauera bitartean. Egoitz Barandiaran antolatzaileetako batek jakitera eman zuenez euren nahia musikarekin lotutako egun bat antolatzea zen. «Helburua herritarrak musika mundura gerturatzea eta musikarekin identifikatzea dira batetik. Bestetik egiten duguna herriari ezagutzera ematea eta azkenik musika horren gustoko ez duenari ere zaletasuna piztea».

Musika Egunari musika tresnen erakusketarekin eman zioten hasiera. Gaztetxean jarri zituzten musika tresnak. Txistua, armonika, alboka, akordeoia, trikitixa, baju akustikoa, baju elektrikoa, kitarra elektrikoa, gitarra espainiarra, gitarra akustikoa, bandurria, kontrabajua, bibolina, tinbala eta bateria ikus zitezkeen bertan. Ikusi bakarrik ez, baita jo ere.

Instrumentu gehienak antolatzaileenak eurenak ziren eta beste batzuk zenbait lagun eta herritarrek utzitakoak. Lotsa eta beldurra galdu eta instrumentuak eskuetan hartzen zituztenei aholku bat edo beste ere eman zieten. Esaterako alboka jotzen ikasteko pajita batekin arnas-teknikak nola lantzen diren azaldu zieten.

Erakusketa 18:30era bitartean izan zuten irekita. Ondoren triki-poteoa, afaria eta kontzertu audiobisuala egin zituzten. Azken hori Inside taldearen eskutik.

Musika Eguna prestatzetik aparte aurrera begira ere badute asmoa musikarekin lotutako ekitaldiak antolatzeko.

Agenda

Jokoak

Ume-jolasak
BEASAIN, Gernika pasealekuan - 2008-10-11

Ikastaroa

LOREZAINTZAKO PROIEKTUAK DISEINATU, EGIN ETA AURKEZTEA
Aukeratu Herria, ITSASMENDIKOI FRAISORO, ELBARRENA AUZOAz/g 202159 ZIZURKIL - 2008-10-01

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.