Edukira joan

Goierriko Hitza

Idiazabal
2008ko urriak 11, Larunbata

;2008-07-04;MUSIKA. Musika Eguna ospatuko dute bihar Idiazabalen musikariek antolatuta

Musika Eguna ospatuko dute bihar Idiazabalen musikariek antolatuta

Idiazabal ðð Arratsaldean musika-tresnen erakusketa egingo dute gaztetxean, eta afal ondoren kontzertua.

e. imaz

Idiazabalgo musikariek antolatuta bihar arratsaldetik aurrera Musika Eguna ospatuko dute herrian. Arratsaldeko laurak eta erdietan musika-tresnen erakusketa izango da gaztetxean. Antolatzaileek eurek adierazi dutenez musika tresnak ikusteaz gain ukitu ere egin ahal izango dira.

Musika-tresnekin gozatu eta gero, seiak eta erdietan triki-poteoa egingo dute herriko trikitilariak lagun hartuta.

Iluntzeko zortzietan, berriz, afaldu egingo dute Arretxe elkartean. Eta gerom gaueko hamarretanm kontzertu audiobisuala emango du Inside taldeak Guraso Elkartearen aretoan. Sarrera sinbolikoa jarri dute, euro bat.

Kontzertu horrekin emango diote bukaera egitarauari.

Musikarientzako aretoa

Idiazabalen ez dago herriko musikariek entseguak egin ahal izateko aretorik, eta Iñaki Alberdi kultura zinegotziak adierazi duenez badago areto bat eurentzako egokitzeko proiektua.

Ideia hilerriko ur depositua hustu eta han egokitzea da. Lehen ura depositu horretatik bideratzen zen herrira, baina aspalditxotik Arriarango urtegitik ekartzen denez ez da erabiltzen, hilerrirako ura hartzeko bakarrik.

Ur deposituak horma lodiak eta leiho txikiak ditu, musika jotzean atera litekeen zarata ekiditeko aproposak.

Agenda

Musika

Musika kontzertua
URRETXU, Labeaga aretoa - 2008-10-11

Musika

Musika kontzertua
URRETXU, Urretxu Zumarragako gaztetxean - 2008-10-11

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.