
Karma Quinteten eskutik jazz kontzertua izango da bihar
Idiazabal Kontzertua Txomenareneko parkean izango da 20:00etan; jazz kanta ezagunak eta beraienak joko dituzte.
e. imaz
Beste Musikak ekimenaren barruan, bihar iluntzeko zortzietan hasita, Karma Quintet taldeak kontzertua eskainiko du Txomenareneko parkean.
Karma Quintet jazz bokaleko talde bat da, eta bertan, pop musikaren eta brasildar sustraiak dituen musikaren eraginak elkartzen dira.
Enrique Galan eta Eusebio Soriaren arteko lankidetza artistikotik abiatuta sortu zen taldea. Elkarrekin lanean hainbat urte egin ondoren, 2007. urtean Bea Hurtado, Igor Intxausti eta Ixak Oiartzabal elkartu zitzaizkien eta horrela taldea gaur egun ezagutzen den bezala osatu zuten.
Jazzaren errepertorioaren barruan ezagunak diren lanak jotzen dituzte, baita beraien kantak ere. Azken horiek Karma Quintet jazz taldeak une jakin bakoitzean izan dituen kezka musikalen ondorio dira.
Musika
Triki-afaria
LAZKAO, Maizpideko jangelan - 2008-08-28
© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta: goierri@goierrikohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.