
goierri
2007-11-09
Zer iruditzen zaizu HITZAk abiarazi duen kazetaritza egiteko modu berria?
Azaroaren 9tik aurrera diseinu eta mami berriz argitaratuko da GOIERRIKO HITZA. Irakurleak parte-hartze zuzenagoa eta handiagoa izan dezan lortu nahi da.
Josu Aztiria | 2007-11-30
Uste du ez duzula ulertu esan nahi nuena. Ideia honakoa da: Otamotz.com-en albiste bat sartzen dugun bakoitzean (kazetariak, elkarteek edo edozeinek) Hitzaren web gunearen hasierako orrira joatea da asmoa, eta Hitzakoek Zumarraga edo Urretxuri buruz Interneteko edizioan idazten dutenean Hitzan agertzeaz aparte Otamotz.com-en ere agertzea. Oraindik ez da teknikoki lortu (hori egia da), baina egin daitekeen gauza da (RSSen bidez esaterako). Horrela, bi hedabideek ditugun baliabideak aprobetxatzen ditugu eta gure kasa ezin izango genukeen eduki gehiago eskaini. Baina hori soilik edizio jarraiarekin: egunean Interneten sartzen goazen albisteekin. Goierriko albisteetaik baztertu? Ez dakit zer esan nahi duzun horrekin, baina pentsatuta dugun modura Hitzako web gunean Urretxu edo Zumarragako albiste gehiago agertuko lirateke. Hitzan paperezkoan Urretxu edo Zumarrgari buruz zer idatzi den azaldu irakurri nahi baduzu aldiz, "paperezko ediziora" joan behar duzu. Hau nire iritzia da eta Otamotz.com-en ikuspuntutik idatzia: Goierriko Hitzako arduradunek ni baino hobe erantzungo dizute hori; eta zein zaren jakingo bagenu modu pertsonalean hobe azalduko genizuke asmoaren zergatia. ondo izan
2007-11-30
Neri pertsonalki ere zumarragar gisa ez zait batere gustatu hitzako web gunetik, Zumarragako berriren bat sakatzean zuzenean Otamotz-en orrialdera joatea, aurreko batek dioen bezala, hitzaren web orria askozaz re garbiagoa eta ordenatuagoa baita Otamotzena baina eta gainera Goierri mailako berrietatik baztertzen gaitu. Zentzu horretan eta nire kasuan behintzat ez dut uste irukerleak irabazi duenik.
Josu Aztiria | 2007-11-27
Urretxu edo Zumarragan sakatuz gero Otamotz.com web gunera joaten zara, eta batek baino gehiago galdetu du hori. Hitzaren web gunearen ideia berriarekin Interneteko edizio jarraiari eman nahi zaio indarra, baina beste herri batzuetan dagoeneko horrelako proiektuak martxan zeudenez osagarritasuna eta elkarlana bilatu nahi izan dugu. Gauza bera gertatu da Azpeitian (uztarria.com) edo Zumaian (baleike.com). Hortaz, Goierriko Hitzan paperean Urretxu edo Zumarargari buruz irakurri nahi baduzu "Paperezko edizioa" atalera joan beharko duzu; eta edizio jarraiari dagozkionak Hitzaren web gunean edo Oramotz.com-en irakurri ahal izango dira. Ideia honakao da: Otamotz.com-en Urretxu eta Zumarragari buruz publikatzen den oro Hitzaren web gunean agertzea, eta Hitzaren edizio jarraian Urretxu edo Zumarragari buruz agertzen bada Otamotz.com-en agertzea (Oraindik automatikoki izatea ez dugu lortu). Honela elkarlanean denok irabazten dugu Hitzak, Otamotzek eta irakurleak.
2007-11-22
Diseinuak asko irabazi duela deritzot, bai paperezkoan eta batez ere webak. Hala ere Urretxu eta Zumarragako albisteak www.otamotz.com-era pasa izana ez det horren gustoko. Ni behintzat nahastu egiten nau. HITZAren weba askoz hobea dela uste det. Erabil errezagoa eta garbiagoa.
Ordiziarra | 2007-11-15
Oso txukuna eta nabigatzeko erraza. RSSak irakurtzekoan arazoak dauzkat, ez dakit gaizki dituzuen edo. Nik ere albisteetako argazkiak faltan bota ditut. Segi horrela!
jomeini | 2007-11-12
Niri asko gustatzen zitzaidan albisteetako argazkiak ikusi eta gordetzea. Baina orain kendu duzue zerbitzu hau.
Epa | 2007-11-09
Paperekoak itxura ona du, baino webgunea asko gustatu zait, atal asko dauzka, ta sarean galtzeko aukera ematen du. Ea laster blog gehiago jartzen dituzuen!
Ipek | 2007-11-09
Aldaketa hoberako izango dela iruditzen zait. Diseinu berria gustatu zait. Argiagoa edo txukunagoa dirudi. Eta internet eta papera lotzearena, berriz, ikusi egin behar, ea denok erantzuten dugun, eta HITZAkoen asmoa betetzen den. Horrela izanez gero, egia da, benetan kazetaritza egiteko modu berria izango litzateke hau. Webgune berritua ere, diseinu aldetik, erakargarria, egia esan. Zorionak, eta animo!
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
Inkestarako edo eztabaidarako gai berriren bat proposatu nahi izanez gero, idatzi goierri@goierrikohitza.info helbidera.
© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta: goierri@goierrikohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.