
goierri
2006-12-27
2006. urteari errepasoa
Laster sartuko gara 2007an, eta orain, joatear dagoen urtearen errepasoa egin nahi dugu zuen laguntzaz. Zein izan da zuen ustez, Goierri mailan aurtengo urteak utzi duen albiste nagusia?
Oiangu Publikoa eta Bizirik | 2007-01-08
Aurrekoan Marianok zioen ia Oianguko proiektua geldituta dagoen. Esan beharrean gaude oraindik ez dagoela geldituta, bai atzeratuta, aurki otsailean bi urte beteko baitira Ordiziako Udalak proiektua onartu zuela prozesu irregular batean. Azken hilabeteetan Oianguko proiektua posible egiteko Plan Berezia argitaratu eta alegazio epea ireki du Udalak, Plan Berezi horren aurka 3176 alegazio aurkeztu ditugularik, 1933 ordiziarrenak, inoiz Ordizian Plan baten kontra izandako alegazio kopururik handiena. Orain Udalak gure alegazioak aztertu eta erantzun behar ditu, eta ondoren espediente osoa Eusko Jaurlaritzako Ordenamendu Batzordera bidaliko du, harek bere iritzia eman dezan. Bitartean proiektuaren aurka zaudetenok, erne egon, hurrengo hilabeteetan martxan jarriko ditugun ekintzetan parte hartzeko. Alegaziorik ez baduzu oraindik sinatu, web orriaren bitartez egin dezakezu eta zure alegazioa Eusko Jaurlaritzara bidaliko dugu: www.oiangubizirik.org. Ez dugu etsiko. Oiangu Publikoa eta Bizirik!!!!
Aitor | 2007-01-04
Azken azalpen bat. Iksuten dut zuk ere ez duzula AHTaren proiektuan sinisten.Eta nik batzuen arrazoiak sinistuko ditut baina zuk berdin egiten duzu aurka dagoen jendearen argudioekin. Hori alde batera utziz, azalpen labur bat egin nahi nizuke zure azken mezuaren inguruan. Gasteizen kargatutako tren bat ez dago zertan Henadaian deskargatu. Trenek eurak dituzte errail zabalera ezberdinetara egokitzeko mekanismoak. Hau da, tren bera joan liteke Madrildik Burdeosera.
Basajaun | 2007-01-02
Argi dago AHTren proiektuan sinesten duzula. Baina esaten dizuten guztia ez sinisteko eskatzen nizun nik. Errail motarena txikikeria dela diozu, baina balizko Europarekiko lotura santu horren harira, txikikeria hau handitu egiten da. Adibide bat. Enpresa batek kamioiak erabiltzeari utzi eta tren azkarraren aldeko apustua egiten du bere materialak garraiatzeko. Gasteizen bere zama trenean kargatu eta han abiatzen da. Hendaiara iristean, hara! Beste garraio mota bat erabili behar du material hauek tren batetik bestera pasatzeko, tren berak ezin baitu bide hau egin. Gero geltokietatik enpresaraino karga guztia eramatearen gastua dago. Zuk uste duzu enpresari batek gastu hau guztia onartuko lukeela, orain arte kamioilariak esplotatuz ateratzen duen onuraren aldean? Eztakipa. Kamioien asuntoa ere askotan erabili dute proiektu hau 'justifikatzeko'. Baina trenak ere bere mugak ditu, eta 1.000 kamioi garraiatzea ez da ezer hemendik urte gutxira gure errepideetan ibiliko diren 20.000 kamioien parean. Alegia, merezi al du horrenbesteko gastua egiteak honelako aitzakia merkeak erabilita? Ah, eta erreferendumaren inguruan esan, demokrazia partehartzailean sinisten dugunok ez dugula nahikoa ikusten lau urtez behin bozkatzea. Behin bozka eman diegulako politikariek ez dute eskubiderik nahi duten guztia egiteko. Eta denok dakigu Euskal Herrian ez dela bozkatzen programa politiko baten arabera, betiko ideia politikoen arabera baizik.
Aitor | 2006-12-31
Erreferenduma, agian ez da behar ala? Zerbaitetarako daude elekzioak lau urtez behin, nahiz eta azken lau urtekoan ez diguten guztioi errepresentazioa izaten utzi. Oso erraz dio jendeak denerako erreferenduma egin behar dela, baina geure dirua alperrik gastatzea ez ote? (noski, ezezkoa erabakiz gero diru pila ederra aurreztuko genuke, baina baiezkotik gertuago gaudela uste dut). Errail motari helduz, proiektuaren handitasunean txikikeria galanta da errail ezberdina erabiliko duela argudiatzea. Gaur egun ere nola uste duzu dagoela Madril/Paris lotura? Ba zabalera ezberdineko bidea dago hemen eta Frantzian. Dudarik gabe hankasartze galanta, baina hankasartze hori historikoa da orain konpontzeko beste diru sorta eder bat utzi beharko genuke bidean. Eta kolektibo bat diodanean, enaiz kolektibo politiko bati buruz ari. Nere kuadrilan esaterako, 2 pertsonen iritzia entzutea nahikoa da iritzi horren hamar jarraitzaile sutsu sortzeko. Zentzu horretan aipatzen nuen kolektibo konkretu bat. Eta amaitzeko, dudarik ez konstruktorak adurra dariela egongo direla, baina oso gauza normala, horrelako proiektu bat mahai gainean izanda nork ez lioke horren pastel gozoari hozka egin nahi. Obrek dudarik ez diru gastu handia dakartela, eta erabat ados nago zurekin obren kontzesioak egiterakoan boterekoan laguntxoek abantaila handia dutela diozunean. Baina, gaur egun oso gaizki funtzionatzen duela administrazioak gauza jakina da. Eta interes guzti horietatik haratago, proiektuaren alde positiboari nahiago diot begiratu. Eta jakin ezazu, erabat konbentzituta nagoela europarekin dugun hartuemanerako, nahiz eta oso aurrerapen "txikia" izan, alde txarrik ez duela. Zerbait ekar badezake onura da, nahiz eta gizartearen zati batek (gauza guztiekin bezalaxe, eta zorionez) proiektuak izan ditzaken akatsak erabili berau atzera botatzeko. Eta SINESTEN dut AHTaren proiektuan.
Basajaun | 2006-12-30
Zurekin ados nago gauza batean. Erreferenduma Euskal Herri mailan egin beharko litzateke. Baiezkoa ateratzen dela? Ba tira, onartu egin beharko dugu. Baina ezin da honelako azpiegitura erraldoi bat egin herritarren onespena jaso gabe. Beste gauza bat, baiezkoa aterako litzatekeela hain ziur izanda, nolatan ez dute dagoeneko egin erreferenduma? Hala benetan ezezko baten beldurrez daude? Bestalde, esan nahi nizuke AHTren kontra egoteko ez dela inolako 'label' politikorik behar. Zuk kontrakoa pentsatu arren, AHTren aurkako manifa eta ekintzetan kolore politiko askotako jendea ikusi dut. Tartean baita EGIko jendea ere. Eta ez dut uste horiei grazia handirik egingo dienik AHTren kontrako guztiak "kolektibo konkretu" batekoak direla esatea. Azken gauza bat, duela aste batzuk gutun bat irakurri nuen, CAFeko langileek idatzitakoa. Nik ez dut trenen errailen inguruan beraiek bezainbeste ulertzen, baina hauek diotenez, Frantziako TGVren eta balizko Euskal Yaren errail mota ez da berdina izango, honenbestez "europarekiko lotura santu hori" ezbaian geldituko litzateke. Pentsazazu honelako azpiegitura batek zenbat obra suposatzen dituen. Eta hornebeste obrak zenbat diru suposatzen duen. Konstruktorak adurra dariola egongo dira lan hauek noiz hasiko ote diren zain, beti bezala, boterekoen laguntxoak direnak aterako baitute maukarik handiena. Gehiago luzatu gabe, esan nahi dudana zera da, hemen beste interes batzuk daudela, guri saldu nahi izan digutenaz haratago. Etzazu esaten dizuten guztia sinestu Aitor.
Aitor | 2006-12-30
Zeuk ongi diozun bezala agian ez da eztabaidan asteko unea, baina eztabaida izeneko atalean gaudenez... Europatik datorren proiektua dela ezin daiteke uka. Paris eta Lisboa/Madril artean irlatxo bat gara eta AHT aspaldian dago zain Hendaian, ea noiz guk atea ireki. Eta Itsasondori ez dakit onurarik ekarriko dion, baina Euskal Herriari bai. Aspaldian lo gaude, inguruan nola aurrera egiten duten begira, jada nahiz eta oraindik Espainiarekin alderatuz puntan gauden, ez gara lehen ginena. Euskal Herrian gero eta indartsuagoa da gobernutik datorren edozein ideiari aurka egiteko jarrera, eta gauzak gehiago aztertu behar dira. Ez jende askok eta askok egiten duen bezala, kontra egon, kolektibo konkretu bat kontra dagoelako. Hori ez da Euskal Herriari nortasun berezi hau eman diguna eta ez horrela jarraitzea espero dut. Eta hain gogoko duten erreferenduma Euskal Herri mailan egingo nuke, niri behinik behin guztiok hartu beharreko erabakia iruditzen zait, eta ez dut inolako zalantzarik AHTri baietza emango liokela Euskal Herriak.
mariano | 2006-12-29
Nire ustez Oianguko proiektua gelditzea lortu dutela. Ze lortu dute, ezta? Hain isilik daude azkenaldian...Ez da gauza onik!
mareu | 2006-12-29
Urteko albistea: Itsasondoko herritarrek ezezik beste hainbat goierritarrek (eta euskal herritarrek) ezezkoa esan diotela AHTri, antolatu egin direla eta Goierrin eta hemendik kanpo hainbat ekintza antolatu dituztela. Biba zuek! Txikitzaileak txikitu! 2007an erronka handia dugu aurrean. Animo eta AHTrik ez!
Basajaun | 2006-12-29
Hasteko uste dut hemen egiten den galdera proposamenak egiteko dela, eta ez gai baten inguruan eztabaidatzeko, baina puntua jarri dezunez, ba tira. Itsasondoko herria nor den galdetzen duzu. Ba AHTren kalteak sufritu eta batere onurarik jasoko ez duen herri bat, AHTak gurutzatuko dituen herri gehienak bezalaxe. Edo bestela esaidazu, zein onura ekarriko dio AHTak Itsasondori? Eta Europako kontua... tira, proiektua ez dator Europatik; Jaurlaritzako bulegoetan proiektua landu dutenak dira 'europartasun izaera' eman nahi diotenak, bestela badakizu, "acabaremos comiendo berzas y con velas"
Aitor | 2006-12-29
Ezetz esan dio, baina alfer alferrik. Itsasondo zer edo nor da bada, europa mailatik datorren proiektu bat atzera botatzeko? Erabat legezkoa eta errespetagarria iruditzen zait, are gehiago, norberak bere iritzia agertu ahal izateari ezin hobeto deritzot. Urteko berria: AHT eraikiko dela.
Basajaun | 2006-12-27
Itsasondoko herriak libre eta demokratikoki erabaki duela AHTren proiektuari ezezkoa ematea. Bi arrazoigatik da albistea: Batetik, Goierriko herri batean honelako gai baten inguruan erreferenduma egin delako. Eta bestetik, gehiengo garbi batek ezetz esan diolako AHTari
ordiziarra | 2006-12-27
Alejandra Iturriozek Ordiziako alkatetza utziko duela.
Inkestarako edo eztabaidarako gai berriren bat proposatu nahi izanez gero, idatzi goierri@goierrikohitza.info helbidera.
© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta: goierri@goierrikohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.