Edukira joan

Goierriko Hitza

Idiazabal
2008ko uztailak 20, Igandea

Azken ordukoak

2007-11-24 | 10:47:17

Furgoneta bat irauli da Idiazabal parean, errepidean erregai isuria eraginez

Goizeko 07:45ean izan da ezbeharra, N-1en, eta errei bat itxi behar izan dute zorua garbitzeko

Gaur goizeko zortziak laurden gutxian furgoneta batek istripua izan du Idiazabal parean, N-1 errepidean. Bidetik irten eta irauli egin da ibilgailua. Ez da zauriturik izan, baina trafikoan eragina izan du, furgonetak galdu duen erregaia errepideko zoruan zabaldu delako. Kaltetutako kotxea erretiratu eta erregai irristakorra garbitzeko errei bat itxi behar izan dute Herri Lan brigadek, Gasteizerako norabidean.

Ez du erantzunik

2007-11-14 | 17:53:34

Kamioi bat N-1en gurutzatu eta trafiko arazoak sortu dira Idiazabal parean

Arratsaldeko 15:20an izan da ezbeharra, eta bi kilometroko auto ilarak sortu dira

Gaur (asteazkena) arratsaldeko lehen orduan N-1 errepidean Gasteizerako norantzan izan den kamioi istripu batek arazoak eragin ditu trafikoaren joanean. 15:20 aldera Etxegaraterantz zihoan kamioi batek irrist egin eta bidean gurutzatuta geratu da, bi erreiak oztopatuz. Igarobidea erabat itxi du ibilgailuak, eta ondorioz bi kilometroko auto ilarak sortu ditu, Gasteiz alderantz, Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez. Ordezko pasabide bat ireki dute, baina erretentzioek arratsaldean jarraitzen dute.

Ez du erantzunik

2007-10-13 | 18:45:33

Kamioi gidari bat zauritu da Etxegarateko igoeran

Istripuak erretentzioak eragin ditu, baina garbitu dute bidea

Gaur eguerdiko 14:45ean, kamioi bat irauli egin da N-1 errepidean, Etxegarateko igoeran. Istripuaren ondorioz gidaria zaurituta eraman dute Zumarragako ospitalera. Kamioia errepidetik ateratzeko hainbat garabi erabili behar izan dituzte, baina dagoeneko garbitu dute errepidea.

Ez du erantzunik

2007-09-20 | 11:28:31

Auto-ilarak sortu dira Etxegaraten kamioi batek zama galdu eta gero

Kamioia eta furgonetaren arteko istripuan ez da zauriturik izan

Kamioi batek istripua izan du gaur 8:35ean Etxegaraten furgoneta batekin, eta ondorioz, gainean zeramatzan hormigoi habeak errepidera erori dira auto-ilara luzeak eraginez. Istripuan ez da inor zauritu baina ordu erdiz N-1a moztea eragin du, Irungo noranzkoan. 9:30etan errail batetik pasatzeko aukera eman dute

Ez du erantzunik

2007-09-04 | 13:22:29

Kamioi batek guraizearena egin du Idiazabalen, eta erretentzio handiak sortu dira

Gidaria zauritu egin da istripuan

Eguerdiko 13:00etan kamioi batek istripua izan du Idiazabal parean, N-1 errepidean, Gasteizerako norabidean. Auto ilara handiak eragin ditu ezbeharrak, kamioiak bi erreiak aldenik alde oztopatu baititu kolpea hartu ondoren. Gidaria Zumarragako erietxera eraman dute, zaurituta, Herrizaingo Sailaren arabera larritasunik ez badu ere. 14:00ak aldera kamioia bidearen erditik baztertzea lortu dute herri-lan zerbitzukoek, ezkerreko karrila trafikoarentzat irekiz. Hala ere auto ilarak luzeak ziren 14:30ean oraindik.

Ez du erantzunik

2007-07-05 | 11:07:17

Gidari bat zauritu da Etxegaraten izandako istripuan

Dagoeneko ez dago erretentziorik N-1 errepidean

Gaur goizeko 9:20an bi autok elkar jo dute N-1 errepidean, Etxegarate gainean. Ezbeharraren ondorioz gidarietako bat zauritu da eta Zumarragako erietxera eraman dute. Istripuak erretentzioak sortu ditu Gasteizko norabidean, baina dagoeneko garbitu dute errepidea eta ez dago aparteko arazorik.

Ez du erantzunik

Aske gelditu dira goizean atxilotutako bi gazteak

2007-05-25 | 17:06:33

Aske gelditu dira goizean atxilotutako bi gazteak

Arratsalderako laurak pasatxo iritsi dira herrira goizean Txomenane etxe okupatuko teilatura igo ondoren atxilotu dituzten gazteak. Beste bost gazte etxe barruan daude oraindik. Hauetako bi, portlanarekin lotuta daude, eta suhiltzaileak askatzeko ahaleginetan ari dira.

Ez du erantzunik

Ertzaintzak Txomenane hustu eta bi gazte atxilotu ditu

2007-05-25 | 13:13:51

Ertzaintzak Txomenane hustu eta bi gazte atxilotu ditu

Goizeko 7:00etan sartu dira etxe okupatuan eta 12:00ak arte ez dituzte atera lehen gazteak

Idiazabalgo Txomenane etxe okupatua hustu du Ertzaintzak gaur goizean. Lekukoek azaldu dutenez, goizeko 7:00etarako joan dira Ertzaintzako 20 bat agente Txomenane etxera. Batzuk barruan sartu eta bertan zeuden gazteak aterarazten saiatu dira. Hauek ordea, zementua erabiliz lotu egin dira, eta Ertzainek bost ordu behar izan dituzte lehen gazteak ateratzeko. 12:00etan, teilatuan lotuta zeuden bi gazteak atxilotuta eraman dituzte. Protesta egiteko gazte ugari bildu da atarian, eta 'kazerolada' egin dute. Beste gazte batzuk, plaza ondoko obra batean zegoen garabira igo eta 'Desalojorik ez' zioen pankarta zintzilikatu dute.

4 erantzun

Agenda

Festak

---
ORDIZIA, Ordizia - 2008-07-20

Festak

Santa Ana jaietako egitaraua
ORDIZIA, Ordizianko Gaztetxean eta Txosna gunean - 2008-07-18

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.