
2008-04-17 | 12:27:38
N-1 errepidea erabat itxita geratu da Etxegaraten
Bi noranzkoetako trafikoa geldituta egon da eguerditik aurrera, kamioi batek istripua izan ondorenetik
Bi kamioik oso antzeko istripuak izan dituzte gaur eguerdian Etxegaraten, ordubeteko tartea eta bata bestetik oso gertu. Zirkulazioan ondorioak, ordea, bigarren istripuak larriagoak utzi ditu lehenengoak baino. Zauriturik ez da izan. 12:00etan kamioi batek guraizearena egin du Etxegarate gainean (Idiazabal), eta N-1 errepideko zirkulazioa erabat etenda geratu da bi noranzkoetan. Aurretik, 11:00etan beste kamioi bat ere gurutzatuta geratu da kaminoan, irristatuta. Hala ere, ez du hark eragozpen larririk eragin, errei bakarra oztopatu baitu.
Eguerdiko hamabietan Gasteizerako norantzan zihoan kamioi batek guraizearena egin duenean N-1eko bi norabideetako lau erreiak itxiarazi ditu, errepidean zeharretara gurutzatuta geratu delako. Autobiako bi noranzkoak itxita geratu dira, eta ondorioz auto ilara handiak sortu dira, bai Altsasu aldera, bai Idiazabal aldera. Ertzaintzaren arabera auto ilarak Itsasondora arte iritsi dira.
Errepide sare nagusiko trafikoa A-15 autobiatik bideratu dute eguerditik aurrera. Garabiarekin kamioia bidetik baztertzeko lanak bukatutakoan, 13:00ak aldera ireki dute berriz errepidea, eta pixkanaka auto-pilaketa arintzen joan da.
Errepidea erabat itxiarazi duen istripua gertatu aurretik, ordutebete lehenago, 11:00ak aldera, handik metro gutxira, beste kamioi batek ere guraizearena egin du, N-1en eta Gasteizerako noranzkoan. Etxegarate gainera iristen ari zela, azkeneko bihurguneetako batean galdu du kamioi-gidariak kontrola. Errei batean geratu da ibilgailua, eta ez du aparteko eragozpenik sortu. Garabiak kendu du kamioi hori ere.
2008-07-08
n-1 pnvren beste obra handia orain ikagarrizko trafikoa eta kutsadura herriarentzat
2008-05-29
Beldurgarria da egunero Etxegaratetik pasatzea lanera joateko,
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta: goierri@goierrikohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.