Edukira joan

Goierriko Hitza

Idiazabal
2008ko uztailak 20, Igandea

2008-03-05 | 16:01:02

INGURUMENA

Auzolanean egingo dute erreka-garbitzea larunbat honetan Idiazabalen

Agenda 21, udala, gaztetxea eta herri eskola dira ekimen hau lehen aldiz antolatzea bultzatu dutenak.

Larunbat honetan goizeko 11etan auzolanean egingo dute Idiazabalgo Urtsuaran erreka-garbitzea. San Blas ondorenetik hondakin ugari dagoela bertan pilatuta jakinarazi dute antolatzaileek eta hori dela eta, errekatik ateratako hondakinekin asteburuan, plazan bertan «erakusketa» jartzeko asmoa agertu dute, «guztiok jabetu gaitezen errekara zer botatzen dugun».

Garbiketa hau martxan jartzeko hitzordua egina dago; larunbateko goizeko 11etan Idiazabalgo plazan biltzeko deialdia egin dute antolatzaileek eta taldeak egin ondoren, herriguneko erreka zatia garbituko dute.

Proposamena aurrenekoz
Astelehenean Agenda 21eko foroaren bileran herritar talde batek egindako proposamena izan da ekimen hau. Ideia egokia iruditu zitzaien bertan zeudenei eta agenda 21eko forotik haratago ere deialdia luzatzea erabaki zuten.
Goierriko beste herri batzuetan horrelako ekimenak egin izan badira ere, Idiazabalen erreka-garbiketa egingo duten lehen aldia izango dute.
Aipatu agenda 21az gain, Idiazabalgo udala, gaztetxea eta herri-eskola ere erreka-garbitzearen proposamenaren bultzatzaileen artean daude.
Antolatzaileek jakinarazi dutenez, «erreka garbitzen ari diren guztientzat hamaiketakoa» izango da eguerdiko 12:30ak aldera.
Agenda 21eko forotik, idiazabaldar guztiak erreka garbiketan parte hartzera animatu nahi dituzte.

 

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.