Edukira joan

Goierriko Hitza

Idiazabal
2008ko uztailak 20, Igandea

2008-01-28 | 18:46:05

Kirola

Kamel Ziani nagusi inoizko Herri Kros jendetsuenean

Marka guztiak hautsiz, 624 lagunek parte hartu dute proban

Idiazabalgo Herri Krosak inoizko parte-hartzerik handiena izan zuen atzo, guztira, 624 lagun atera baitziren korrika. Gizonezkoetan Kamel Ziani zen lasterketa irabazteko faboritoa, eta oriotarrak ez zuen hutsik egin. Emakumezkoetan berriz, Nerea Etxeberria azpeitiarra izan zen azkarrena. Goierritarrei dagokionean, Migel Angel Encina legazpiarra eta Naroa Arrieta lazkaotarra izan ziren onenak. Biek, goierritar onenaren Hitza saria jaso zuten.

 

 

Jasotako erantzunak:

5

2008-01-30

Barkatu kritikaren tonua eta edukinagatik. Asmoa ez zen inor ofenditzea, are gutxiago kazetariak. Beharbada, kritika lekuz kanpo zegoen, online duzuen paperezko edizioa ez bait nuen ezagutzen. Hala ere, zerbait esatea onartzen bazait, web orrian, herri bakoitzeko paperezko edizioko albisteak eskuragarrigo jartzea proposatuko nuke.

4

Jara | 2008-01-29

Argi dago lenengo iritzia idatzi duen hau ez dela Hitzaren irakurlea. Egunero etxean jasoko balu eluke holakorik esango. Ni enaiz hasiko hemen Hitzak ongi edo gaizki zer egiten duen esaten, baino ideiarik izan gabe horrela idazteko, bitik bat, edo "kamorrista" hutsa da edo "bokas" bat.

3

Asier | 2008-01-29

Kritikagarrie dana izan leike ta obetzekoa re bai baņo lenengo idatzi donan tonue eztet ulertzen. Hitzako langillei "ez al dizue lotsarik ematen?" esatea etzaitt bate juxtue iruitzen.

2

Administraria | 2008-01-29

Aurreko irakurlea iritzi hori ematera bultzatu duen gaizkiulertua argitze aldera, webgune honen funtzionamendua azaldu lehenik: edizio digitala eta paperekoa bereizi egiten ditu webguneak. www.goierrikohitza.info-ra sartu eta berehala agertzen diren albisteak \"Azken ordukoak\" sailekoak dira. Goiko menuan bada \"Papereko edizioa\" deritzon atal bat; herriaren gainean klikatu, eta lehenik azken ordukoetan idatzitakoak azaltzen dira, baina paperekoan sakatuz gero ikus daitezke herri horri buruzu Goierriko Hitzak argitaratu dituen albiste guztiak. Irakurleak ikus dezake Idiazabali buruz, kasu honetan, albiste gehiago badirela, baita herri krosaren albiste hau luze eta zabalago landuta ere. Eskerrik asko.

1

2008-01-29

Hau al da Goierriko Hitzak Idiazabali buruz idazteko duen guzia? Honen aurreko albistea 2007ko abenduaren 8koa da. Honek esan nahi du ia bi hilabetetan ez duela beste ezer argitaratu. Ez al dizue lotsarik ematen, orokorrean (Idiazabalgo kasuara mugatu gabe) hain albiste gutxi ematea?

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.