Edukira joan

Goierriko Hitza

Idiazabal
2008ko urriak 11, Larunbata

2007-05-25 | 13:13:51

Ertzaintzak Txomenane hustu eta bi gazte atxilotu ditu

Goizeko 7:00etan sartu dira etxe okupatuan eta 12:00ak arte ez dituzte atera lehen gazteak

Idiazabalgo Txomenane etxe okupatua hustu du Ertzaintzak gaur goizean. Lekukoek azaldu dutenez, goizeko 7:00etarako joan dira Ertzaintzako 20 bat agente Txomenane etxera. Batzuk barruan sartu eta bertan zeuden gazteak aterarazten saiatu dira. Hauek ordea, zementua erabiliz lotu egin dira, eta Ertzainek bost ordu behar izan dituzte lehen gazteak ateratzeko. 12:00etan, teilatuan lotuta zeuden bi gazteak atxilotuta eraman dituzte. Protesta egiteko gazte ugari bildu da atarian, eta 'kazerolada' egin dute. Beste gazte batzuk, plaza ondoko obra batean zegoen garabira igo eta 'Desalojorik ez' zioen pankarta zintzilikatu dute.

 

 

Jasotako erantzunak:

4

tatankajotanka | 2007-05-25

Hau da PNVk euskal gazteriari eta orohar gizarteari eskaintzen dion proiektu zipaioa txikitzailea. Poltsikoak diruz gainezka betetzen dituzten bitartean, euskal gazteria kale gorrira kondenatzea nahi dute. Baina ez dute lortuko, aurrean izango baigatuzte.

3

beasaingo gaztetxetik | 2007-05-25

GORA TXOME TA GORA TXOMETARRAK!

2

2007-05-25

Oaindik ezta iņungo \\\\\\\\\\\\\\\"alkategairik\\\\\\\\\\\\\\\" azaldu eta dakigunez danak ean zereiņetan gaztea ta etxebizitza aldarrikatzen due. Nun die ostia!!!!!!

1

DESALOJORIK EZ!!! | 2007-05-25

Ez dau eskubideik! Hemen ia ez da ezer errespetatzen. Nun die gazten eskubidek??? Gaur danok kalea! 20tan konzentra Izalgo plazan!!

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.
Ertzaintzak Txomenane hustu eta bi gazte atxilotu ditu

Gazteak protestan, Ertzainen aurrean

© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.