Edukira joan

Goierriko Hitza

Idiazabal
2009ko uztailak 3, Ostirala

Azken ordukoak

2009-06-03 | 14:55:13

Bi pertsona atxilotu ditu bart Ertzaintzak Idiazabalen lapurreta egitea leporatuta

Lapurreta eman den tabernaren inguruetan eta auto baten maletategian atzeman ditu Ertzaintzak ustezko lapurrak.

Ertzaintzak bi pertsona atxilotu ditu bart Idiazabalen ustez taberna batean indarrez lapurreta egiteagatik. Atxilotuek, beti ere Ertzaintzak zabaldutako informazioaren arabera, tabernako ate bat indarrez ireki eta kutxako dirua eraman dute.

Ez du erantzunik

Maialen Velardek irabazi du Idiazabalgo Axari bertso saria

2009-04-04 | 11:54:00

Maialen Velardek irabazi du Idiazabalgo Axari bertso saria

Entzuleen iritziz Velarde izan da onena, eta epaimahaikoak ere bera izendatu du Osinalderako, Jone Uriarekin batera.

Maialen Velarde zumaiarrak irabazi zuen atzo gauean Idiazabalgo Axari bertso saria, bertsolari gazteentzako 12. sariketan. Entzuleek izendatu zuten irabazlea, saioan zehar ondoen aritutakoari botoa emanda. Beste behin entzuleen iritziak eta ezkutuko epaileen balorazioak erdiz erdi asmatu dute. Ordiziako Argi-Berrin aurreko zapatuan sailkatutakoekin (Maddalen Artzallus eta Odei Barroso) eta Velarderekin batera Jone Uria getxotarra izango da Gabiriako Osinalde sariketan, apirilaren 25ean. Aztiriko saiotik aterako dira seikotea osatzeko beste bi bertsolariak hilaren 18an.

Ez du erantzunik

Arrain ugari hilda agertu dira Urtsuaran errekan, ustez Etxegaraten  herenegun izan zen isuriaren ondorioz

2009-03-26 | 16:18:27

Arrain ugari hilda agertu dira Urtsuaran errekan, ustez Etxegaraten herenegun izan zen isuriaren ondorioz

Ehunka amuarrain, ezkalu eta mazkar hil dira uraren kutsadura handiagatik lau kilometro luzeko erreka zatian

Asteartean Etxegaraten istripua izan zuen zisterna-kamioiari isuritako produktuaren eraginez, ustez, ehunka amuarrain, ezkalu eta mazkar hil dira Urtsuaran errekan (Idiazabal). Gipuzkoako Foru Aldunditik jakitera eman dutenez errekaren lau kilometrotan eragin du kaltea isurketak. Gertaera horrek auzokoen tristura eta haserrea eragin ditu.

Ez du erantzunik

2009-03-24 | 10:17:51

Kamioi bat irauli eta N-1 errepidea itxita geratu da Etxegaraten, Gasteizerako norantzan

Likido erregarria zeraman zisterna-kamioiak, eta isuri egin da zerbait

Gaur goizeko 09:40an N-1 errepidean izan den trafiko istripu baten ondorioz erabat itxita geratu da bidea Etxegarate mendatean (Idiazabal) Gasteizerako norantzan, hiru ordu eta erdiz (13:00etan zabaldu dute). Zisterna-kamioi bat irauli egin da, eta bi erreiak oztopatu ditu. Likido erregarria zeraman kamioiak, eta istripuaren ondorioz zisterna zulatu eta kargaren zati bat errepidera isuri da. Suhiltzaileak aritu dira garbitzen. Istripuan ez da inor zauritu. Gatz biltegiak dauden bihurgunean, mendatearen gainera iritsi baino bi kilometro lehenago izan da ezbeharra. Hamar kilometroko auto ilara sortu da, Olaberriko Ihurre pareraino, eta turismoak Seguratik barrena Otzaurtera bideratu ditu Ertzaintzak, Idiazabalen.

5 erantzun

2009-03-14 | 19:00:19

Idiazabalen haur eskola berria eraikitzeko obra izendatu du udalbatzak

Aita Iparragirre herri ikastetxetik 100 metro ingurura egongo da kokatuta,

Idiazabalgo Udalbatzak ostegun gauean egindako osoko bilkuran izendatu zuen haurtzaindegi zerbitzua jartzeko eraikina eraikitzeko obra. Artzamendi eraikuntza enpresak du obra egiteko ardura. 414.043 euroko aurrekontua du. Haur eskola bi fasetan osatuko dute. Lehenbizikoan, orain onartu dena, lur mugimendua, zimentazioa eta eraikina altxatuko dituzte. Estatuaren tokiko inbertsioetarako fondotik finantzatuko dute aurreneko fase hori.

Ez du erantzunik

2009-01-30 | 19:30:57

Lapurreta egin dute Idiazabalgo Aita Iparragirre herri eskolan

Eskolan sartu ziren gau berean, ostegunetik ostiralera, kotxe bat ere lapurtu zuten Zepai kalean

Idiazabalgo Aita Iparragirre herri eskolan lapurreta egin zuten ostegunetik ostiralera bitarteko gauean. Opel Vectra markako kotxe bat ere lapurtu zuten Zepai kalean.

Ez du erantzunik

2009-01-15 | 14:34:08

Jatetxe tematizatua eta gazta biltegia izango ditu Idiazabal Gazta Guneak

Interpretazio Zentrua bertara eramango dute; erabilera anitzeko gela eta kudeaketarako bulegoak ere izango ditu

Idiazabal Gazta Gunean jatetxe tematizatua eta gaztaren biltegia egingo dituzte. Horiez gainera, beste bost gune ere izango ditu Torre etxean abian jarriko duten proiektuak. Horrela eman zuten jakitera atzo Ioritz Imaz Idiazabalgo alkateak eta Kepa Oiarbide Turismo eta Garapen Batzorde buruak.

Ez du erantzunik

2008-12-20 | 18:10:32

Etxegaraten itxita dago N-1 errepidea, auto batek su hartu ondoren

Lau kilometroko auto ilarak sortu dira; ez da zauriturik izan

Gaur arratsaldeko 17:10a aldera auto batek su hartu du Etxegarateko mendatean (Idiazabal), N-1 errepideko 406. kilometro inguruan. Antza denez, Gasteizerako norantzan zihoan auto batek matxura mekaniko baten ondorioz hartu du su, eta ez istripua izanda. Ertzaintzaren lehen informazioaren arabera gidariak arazoak nabaritu ditu autoan, bazterrean geratu da, eta suak indarra hartu du, argitu ez den arrazoiagatik. Ibilgailuan zihoazen pertsona guztiek beren kabuz irten ahal izan dute. Ondoren, balaztak huts egin eta atzerantz joan da ibilgailua, barruan inor ez zela. Murru baten kontra jo du. Trafikoa eten egin behar izan du Ertzaintzak, larrialdi zerbitzuek egoera kontrola ahal zezaten. Lau kilometroko auto ilarak sortu dira. Ez da inor zauritu.

Ez du erantzunik

Bideoa

 

Behe Bidasoako Hitzaren aurkezpen bideoa

Behe Bidasoako Hitza

Bat-batean

Datua

333 haur

Etorri dira Txernobil ingurutik Euskal Herrira, horietatik 8 Goierrira. Hitza

Irudia

Txindokiko desafioa

Txindokiko desafioa

Abaltzisketako plazatik Txindoki gainera korrika igotzeko desafioa hirukoteak irabazi du, Xabier Lasari minutu soil bat aterata. Hitza

Eztabaidak

Goierri

Iruzur zantzuen bila

Peio Gonzalez Foru Ogasuneko Diputatuak jakinarazi duenez, telefono bat jarriko dute iruzur zantzuak sumatzen dituzten herritarren eskura, iruzurtiak sala ditzaten. Zer iruditzen zaizu ekimena? iruzur zantzurik sumatu al duzu zuk? nolakoa?

Jasotako azken mezua:

2009-07-01

Bera hasi dadila ejenploa ematen, bere inguruan izango du zer salatu! ...(+)

Inkestak

Goierri

Zer iruditzen zaizu Espainiako gobernuak "biharamuneko pilula" errezetarik gabe emateko hartutako erabakia?

Ondo    Gaizki    Ez zait ajola, norberak ikusiko du   

 

© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.